2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna
BITZA ETA BITZA!!!
DBH 3. mailako ikasleak, laborategi praktikak arloan, erreakzio kimikoak ikasten ari dira. Hona hemen horren adibide bat:
2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna
FRANKENSTEINEN ESKUA
DBH 3. mailako ikasleak, laborategi praktikak arloan, erreakzio kimikoak ikasten ari dira. Hona hemen horren adibide bat:
2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena
KOLAZKO GEYSERRA
DBH 3.mailako ikasleak, laborategi teknikak arloan, erreakzio kimikoak ikasten hasi dira. Hona hemen horren adibide bat:
2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna
DESTILAZIOA
DBH 3.mailan, laborategi praktikak arloan, nahaste homogeneoak banatzeko teknikak ikasi dituzte, horien artean destilazioa. Hona hemen horren adibide bat:
2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena
DEKANTAZIOA
DBH 3.mailan, laborategi teknikak arloan, nahaste hetereogeneoak banatzeko teknikak ikasi dituzte, horien artean dekantazioa. Hona hemen horre adibide bat:
2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea
IRAGAZKETA
DBH 3.mailan, laborategi praktikak arloan, nahaste hetereogeneoak
banatzeko teknikak ikasi dituzte, horien artean iragazketa. Hona hemen
horren adibide bat:
2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata
GATZA ETA FLOTABILITATEA
DBH 3.mailan, laborategi teknikak arloan, gatzak flotabilitatean duen eragina ikasi dute. Hona hemen horren adibide bat:
2013(e)ko azaroaren 1(a), ostirala
TENPERATURAREN ERAGINA DISOLUZIOETAN
DBH 3. mailan, laborategi teknikak arloan, disoluzioetan tenperaturak daukan eragina ikasi dute. Lehendabizi, 20º C-tan dagoen disoluzio ase bat sortu dute ura eta azukrea erabiliz. Azukrea gaineratzen jarraituz gero, disoluzio asea denez, ez da disolbatzen.
20ºC dauzkan ur eta azukrezko disoluzioa
Ondoren berogailu bat erabiliz disoluzioa 100º C arte berotu dute. Berotzean, disoluzioaren itxura aldatu da, gardena izatera pasatu da.
Disoluzioa 100ºC-tan
Disoluzioa gardena izatera pasa izanak, azukre gehiago disolbatu ahal dela adierazten du. Beraz, tenperatura handitzean disolbagarritasuna handitzen dela frogatzen da.

DISOLUZIOAK
DBH 3.mailan, laborategi praktikak arloan, nahasteak zer diren ikasi dute. Nahaste homogeneoak eta hetereogeneoak desberdintzen ikasi dute era berean, eta homogeneoetan disoluzioak. Hona hemen ikasleak disoluzio diluitu, ase eta kontzentratuak sortzen ura eta azukrea erabiliz:
2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea
ETIKETAK
DBH 3. mailan, natur zientziak eta laborategi teknika arloetan,
produktuen etiketak ikasi ditugu. Etiketa bat zer den eta bertan agertu
beharreko informazioa zein den ikasi dugu. Hori egiaztatzeko praktika
bat burutu dugu, eta hainbat produkturen etiketak ikertzen eta etiketa
batean agertu beharreko informazioa egiaztatzen ibili gara. Hona hemen argazki batzuk:
:
2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena
BOLUMENAK EZ DIRA BETI GEHITZEN!
DBH3-ko ikasleek, laborategi praktikak arloan, ondorengo praktika burutu dute. Ura, olioa, alkohola eta gatza erabili dituzte, eta bakoitzaren 50 ml neurtu dituzte. Ondoren honako nahaste hauek egin dituzte:
a) Ura eta olioa
b) Ura eta alkohola
c) Ura eta gatza
Printzipizoz guztiek 100 ml-ko bolumena izan beharko lukete, erabilitako produktu bakoitzak 50ml dituelako. Nahasteak burutzean hau ez da beti bete. Ura eta olioaren kasuan, 100 ml lortu ditugu, bi likido nahastezin direlako. Ura eta gatza nahastean, 100 ml baino gutxiago lortu ditugu, gatzaren zati bat uretan disolbatu delako. Azkenik, ura eta alkohola nahastean, kasu honetan ere 100 ml baino gutxiago lortu ditugu, ur molekulek alkohol molekulekin hidrogeno zubiak eratzen dituztelako.
Ura eta olioa
Ura eta gatza

2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna
SANDWICH-A PREZIPITATU ONTZIAN
DBH3ko ikasleek, laborategi teknikak arloan, ondorengo esperimentua burutu dute. Eztia, olioa eta ura bota dituzte prezipitatu ontzi batera, guztien bolumena bera izanik. Bolumen bera dutenez, masa handiena duen produktua behean geratu da, ertaina daukana erdian eta masa txikiena duena gainean. Era berean, bolumen bera dutenez, dentsitate handieneko produktua behean dago, tartekoa erdian eta dentsitate txikienekoa gainaldean.
2013(e)ko apirilaren 25(a), osteguna
DESTILAZIOA
DBH3-ko ikasleek Natur Zientziak arloan, "Materiaren eraniztasuna" deritzon gaian, nahaste heterogeneoak eta homogeneoak banatzeko prozedurak zeintzuk diren eta zertan oinarritzen diren ikasi dute. Prozedura hauen artean, destilazioa laborategian burutzeko aukera izan dute. Hona hemen egindakoaren emaitza:
*Oharra: Audioa entzuteko jarri bozgoragailuak ozen!
*Oharra: Audioa entzuteko jarri bozgoragailuak ozen!
2013(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena
PRESIO ATMOSFERIKOA
Lehen mailako ikasleak natura arloan, presio atmosferikoa landu dute. Etxean, presioaren ondorioak aztertzeko esperientzia bat egitea bidali zitzaien.
Esperientzia egiteko , lehenengoz, plastikozko botila baten hiru laurdenak ur beroerekin bete behar zuten. Gero, jarri botila izotza duen ontzi batean, eta isuri ur hotza gainean.eta aztertu zer gertatzen zen.
Argazki hauek ikasle batek egin ditu bere etxean , eta ikusten den bezala, hoztean botilako airea uzkurtu, eta kanpoko presioak zapaldu egiten du botila. Harrigarria ezta!
2013(e)ko otsailaren 7(a), osteguna
ANBULATEGIRA IRTEERA
Pasa den urtarrilaren 30 eta 31n DBH 3A eta 3B-ko ikasleak Gazteleku anbulategira joan ziren mediku, matrona eta sexologa batek emandako hitzaldira. Natur zientziak arloan "Giza ugalketa" gaia landu dute, anatomia, nerabezarako aldaketak, hilerokoa eta obulazioa, erditzea, kontrazepzio-metodoak eta sexuarekin loturiko gaixotasunak ikusi dituztelarik. Anbulategian klasean ikasitakoa indartzeko aukera izan zuten, aurretik aipaturiko 3 profesionalen bidez.
Hona hemen irteerako argazki batzuk:

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)