Hemen dituzue DBH 3.mailako ikasleek laborategi teknikak arloan egin dituzten esperimentuak. Eman begirada bat, gustatuko zaizkizue.
2018(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena
2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna
EURI AZIDOA!
DBH 1.mailako ikasleak, biologia-geologia arloan, atmosferaren kutsadura ikasten ari dira. Horren ondorioetako bat euri azidoa da, eta hau hobeto ulertzeko esperimentu bat egin dute laborategian.
Euri azidoa, azido nitrikoz eta azido sulfurikoz osatuta dagoen euria da. Ikasleek azido horiek erabili beharrean, ozpinak daukan azido azetikoa eta limoiak daukan azido zitrikoa erabili dute. Hauek prezipitazio ontzietara bota dituzte, eta jarraian klariona sartu dute. Klariona karbonatoz osatuta dagoenez, erreakzionatu eta desegin egin da. Honela ikus dezakegu euri azidoak fauna, flora eta eraikinetan daukan eragina.
Aipatu behar da 3. prezipitazio ontzi bat ere erabili dutela, urarekin bete dutena. Honek ez du inolako eraginik izan klarionarengan azidoa ez delako.
Hona hemen horren erakusle den bideoa:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)