2013(e)ko azaroaren 1(a), ostirala

TENPERATURAREN ERAGINA DISOLUZIOETAN

DBH 3. mailan, laborategi teknikak arloan, disoluzioetan tenperaturak daukan eragina ikasi dute. Lehendabizi, 20º C-tan dagoen disoluzio ase bat sortu dute ura eta azukrea erabiliz. Azukrea gaineratzen jarraituz gero, disoluzio asea denez, ez da disolbatzen.

                                     20ºC dauzkan ur eta azukrezko disoluzioa


Ondoren berogailu bat erabiliz disoluzioa 100º C arte berotu dute. Berotzean, disoluzioaren itxura aldatu da, gardena izatera pasatu da.


                                      Disoluzioa 100ºC-tan


 Disoluzioa gardena izatera pasa izanak, azukre gehiago disolbatu ahal dela adierazten du. Beraz, tenperatura handitzean disolbagarritasuna handitzen dela frogatzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina