2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Meteoritoak eta Eguzki sistemaren sorrera

Otsailaren 21ean Mª Cruz Zuluaga etorri zen ikastolara, DBH lehenengo mailako  eta LHko seigarren mailako ikasleentzat hitzaldi bat ematera. Mª Cruz geologa da eta Leioako Unibersitatean klaseak ematen ditu.
Meteorito eta Eguzki sistemaren sorrerataz hitz egitera etorri zitzaigun eta batez ere beraien arteko erlazioataz. Oso oso interesgarria izan zen eta hainbat meteorito zati  esku tartean edukitzeko  aukera  izan genuen, harrigarria!
Hemen dituzue argazki batzuk!


2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Harriak eta mineralak

DBH 1 mailako ikasleek gogoz aztertu dituzte ilastolan ditugun harriak eta mineralak. Naturako gaian landu ditugu beraien ezaugarriak eta propietateetan oinarrituz laborategian identifikatu dituzte.
Hona hemen argazki batzuk:




2014(e)ko otsailaren 8(a), larunbata

Sexu heziketa


Pasa den osailaren 5 eta 6an DBH 3A eta 3B-ko ikasleak Gazteleku anbulategira joan ziren mediku, matrona eta sexologa batek emandako hitzaldira. Natur zientziak arloan "Giza ugalketa" gaia landu dute, anatomia, nerabezarako aldaketak, hilerokoa eta obulazioa, erditzea, kontrazepzio-metodoak eta sexuarekin loturiko gaixotasunak ikusi dituztelarik. Anbulategian klasean ikasitakoa indartzeko aukera izan zuten, aurretik aipaturiko 3 profesionalen bidez. Hona hemen irudi batzuk:


ERUPZIO BOLKANIKOA!

DBH 3.mailako ikasleak, laborategi teknikak arloan, erreakzio kimikoak ikasten ari dira. Jarraian ikusiko duzun bideoan, sumendi bat nola eraikitzen duten eta ondoren erupzio bat nola sortzen duten ikus daiteke: