2014(e)ko urtarrilakren 18(a), larunbata

UNIBERTSITATERA JOAN GARA !!!

DBH 4. mailako 12 ikasle Leioako Unibertsitatera joan gara kimika fakultatean praktikak egitera. Lau praktika egin ditugu bertako bi irakasleren laguntzarekin eta beraiek egindako beste bi praktiketan parte hartu dugu. Txanponak zilarrezkoak eta urrezkoak bilakatzean flipatu dugu eta gehien gustatu zaiguna nitrogeno likidoa izan da. Material plastikoak, naylona, sortu dugu bi disoluzioetatik eta detektibe lanean aritu gara ezezagunak ziren laginetan zer zegoen asmatzen. Hainbat teknika erabili ondoren eta asko ikasita ikastolara bueltatu gara eguerdian. Mila esker unibertsitatekoei emandako aukeragatik.

2014(e)ko urtarrilakren 13(a), astelehena

BONBA POLTSA!

DBH 3.mailako ikasleak, laborategi praktikak arloan, erreakzio kimikoak egiten ari dira. Hona hemen horren adibide bat: