2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

BOLUMENAK EZ DIRA BETI GEHITZEN!

DBH3-ko ikasleek, laborategi praktikak arloan, ondorengo praktika burutu dute. Ura, olioa, alkohola eta gatza erabili dituzte, eta bakoitzaren 50 ml neurtu dituzte. Ondoren honako nahaste hauek egin dituzte:

                                a) Ura eta olioa
                                b) Ura eta alkohola
                                c) Ura eta gatza

Printzipizoz guztiek 100 ml-ko bolumena izan beharko lukete, erabilitako produktu bakoitzak 50ml dituelako. Nahasteak burutzean hau ez da beti bete. Ura eta olioaren kasuan, 100 ml lortu ditugu, bi likido nahastezin direlako. Ura eta gatza nahastean, 100 ml baino gutxiago lortu ditugu, gatzaren zati bat uretan disolbatu delako. Azkenik, ura eta alkohola nahastean, kasu honetan ere 100 ml baino gutxiago lortu ditugu, ur molekulek alkohol molekulekin hidrogeno zubiak eratzen dituztelako.


                                     Ura eta olioa


                                     Ura eta gatza


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina