2013(e)ko urriakren 22(a), asteartea

ETIKETAK

DBH 3. mailan, natur zientziak eta laborategi teknika arloetan, produktuen etiketak ikasi ditugu. Etiketa bat zer den eta bertan agertu beharreko informazioa zein den ikasi dugu. Hori egiaztatzeko praktika bat burutu dugu, eta hainbat produkturen etiketak ikertzen eta etiketa batean agertu beharreko informazioa egiaztatzen ibili gara. Hona hemen argazki batzuk:











:

2013(e)ko urriakren 14(a), astelehena

BOLUMENAK EZ DIRA BETI GEHITZEN!

DBH3-ko ikasleek, laborategi praktikak arloan, ondorengo praktika burutu dute. Ura, olioa, alkohola eta gatza erabili dituzte, eta bakoitzaren 50 ml neurtu dituzte. Ondoren honako nahaste hauek egin dituzte:

                                a) Ura eta olioa
                                b) Ura eta alkohola
                                c) Ura eta gatza

Printzipizoz guztiek 100 ml-ko bolumena izan beharko lukete, erabilitako produktu bakoitzak 50ml dituelako. Nahasteak burutzean hau ez da beti bete. Ura eta olioaren kasuan, 100 ml lortu ditugu, bi likido nahastezin direlako. Ura eta gatza nahastean, 100 ml baino gutxiago lortu ditugu, gatzaren zati bat uretan disolbatu delako. Azkenik, ura eta alkohola nahastean, kasu honetan ere 100 ml baino gutxiago lortu ditugu, ur molekulek alkohol molekulekin hidrogeno zubiak eratzen dituztelako.


                                     Ura eta olioa


                                     Ura eta gatza


2013(e)ko urriakren 10(a), osteguna

SANDWICH-A PREZIPITATU ONTZIAN

DBH3ko ikasleek, laborategi teknikak arloan, ondorengo esperimentua burutu dute. Eztia, olioa eta ura bota dituzte prezipitatu ontzi batera, guztien bolumena bera izanik. Bolumen bera dutenez, masa handiena duen produktua behean geratu da, ertaina daukana erdian eta masa txikiena duena gainean. Era berean, bolumen bera dutenez, dentsitate handieneko produktua behean dago, tartekoa erdian eta dentsitate txikienekoa gainaldean.