2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

ZIENTZIA AZOKA


 


Larunbatean izango da Zientzia Azoka, Bilbon

Zatoz Euskal Herriko ikertzaile gazteen Zientzia Azokara!


Gazteek egindako proiektu zientifikoen erakusketa bat da Zientzia Azoka, eta Elhuyarrek antolatzen du. Apirilaren 25ean egingo da Azoka, Bilboko Plaza Barrian, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8etara

Guneak

Bilboko Plaza Barrian egingo da 2015eko Zientzia Azoka, lau eremu hauetan: Plaza Barriko arkupeak, non 65 taldeen lanak ikusgai izango diren; Esperimentuen Txokoa (haurrek eta helduek esperimentuak egiteko tokia); Praktika Gunea (esperimentu askeak egiteko lekua) eta eszenatokia, non diplomak eta sariak banatuko diren. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina