Otsailaren 21ean Mª Cruz Zuluaga etorri zen ikastolara, DBH lehenengo mailako eta LHko seigarren mailako ikasleentzat hitzaldi bat ematera. Mª Cruz geologa da eta Leioako Unibersitatean klaseak ematen ditu.
Meteorito eta Eguzki sistemaren sorrerataz hitz egitera etorri zitzaigun eta batez ere beraien arteko erlazioataz. Oso oso interesgarria izan zen eta hainbat meteorito zati esku tartean edukitzeko aukera izan genuen, harrigarria!
Hemen dituzue argazki batzuk!
2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna
2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena
Harriak eta mineralak
DBH 1 mailako ikasleek gogoz aztertu dituzte ilastolan ditugun harriak eta mineralak. Naturako gaian landu ditugu beraien ezaugarriak eta propietateetan oinarrituz laborategian identifikatu dituzte.
Hona hemen argazki batzuk:
Hona hemen argazki batzuk:
2014(e)ko otsailaren 8(a), larunbata
Sexu heziketa
Pasa den osailaren 5 eta 6an DBH 3A eta 3B-ko ikasleak Gazteleku anbulategira joan ziren mediku, matrona eta sexologa batek emandako hitzaldira. Natur zientziak arloan "Giza ugalketa" gaia landu dute, anatomia, nerabezarako aldaketak, hilerokoa eta obulazioa, erditzea, kontrazepzio-metodoak eta sexuarekin loturiko gaixotasunak ikusi dituztelarik. Anbulategian klasean ikasitakoa indartzeko aukera izan zuten, aurretik aipaturiko 3 profesionalen bidez. Hona hemen irudi batzuk:
ERUPZIO BOLKANIKOA!
DBH 3.mailako ikasleak, laborategi teknikak arloan, erreakzio kimikoak ikasten ari dira. Jarraian ikusiko duzun bideoan, sumendi bat nola eraikitzen duten eta ondoren erupzio bat nola sortzen duten ikus daiteke:
2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata
UNIBERTSITATERA JOAN GARA !!!
DBH 4. mailako 12 ikasle Leioako Unibertsitatera joan gara kimika fakultatean praktikak egitera. Lau praktika egin ditugu bertako bi irakasleren laguntzarekin eta beraiek egindako beste bi praktiketan parte hartu dugu. Txanponak zilarrezkoak eta urrezkoak bilakatzean flipatu dugu eta gehien gustatu zaiguna nitrogeno likidoa izan da. Material plastikoak, naylona, sortu dugu bi disoluzioetatik eta detektibe lanean aritu gara ezezagunak ziren laginetan zer zegoen asmatzen. Hainbat teknika erabili ondoren eta asko ikasita ikastolara bueltatu gara eguerdian. Mila esker unibertsitatekoei emandako aukeragatik.

2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena
BONBA POLTSA!
DBH 3.mailako ikasleak, laborategi praktikak arloan, erreakzio kimikoak egiten ari dira. Hona hemen horren adibide bat:
2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna
BITZA ETA BITZA!!!
DBH 3. mailako ikasleak, laborategi praktikak arloan, erreakzio kimikoak ikasten ari dira. Hona hemen horren adibide bat:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)