*Oharra: Audioa entzuteko jarri bozgoragailuak ozen!
2013(e)ko apirilaren 25(a), osteguna
DESTILAZIOA
DBH3-ko ikasleek Natur Zientziak arloan, "Materiaren eraniztasuna" deritzon gaian, nahaste heterogeneoak eta homogeneoak banatzeko prozedurak zeintzuk diren eta zertan oinarritzen diren ikasi dute. Prozedura hauen artean, destilazioa laborategian burutzeko aukera izan dute. Hona hemen egindakoaren emaitza:
*Oharra: Audioa entzuteko jarri bozgoragailuak ozen!
*Oharra: Audioa entzuteko jarri bozgoragailuak ozen!
2013(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena
PRESIO ATMOSFERIKOA
Lehen mailako ikasleak natura arloan, presio atmosferikoa landu dute. Etxean, presioaren ondorioak aztertzeko esperientzia bat egitea bidali zitzaien.
Esperientzia egiteko , lehenengoz, plastikozko botila baten hiru laurdenak ur beroerekin bete behar zuten. Gero, jarri botila izotza duen ontzi batean, eta isuri ur hotza gainean.eta aztertu zer gertatzen zen.
Argazki hauek ikasle batek egin ditu bere etxean , eta ikusten den bezala, hoztean botilako airea uzkurtu, eta kanpoko presioak zapaldu egiten du botila. Harrigarria ezta!
2013(e)ko otsailaren 7(a), osteguna
ANBULATEGIRA IRTEERA
Pasa den urtarrilaren 30 eta 31n DBH 3A eta 3B-ko ikasleak Gazteleku anbulategira joan ziren mediku, matrona eta sexologa batek emandako hitzaldira. Natur zientziak arloan "Giza ugalketa" gaia landu dute, anatomia, nerabezarako aldaketak, hilerokoa eta obulazioa, erditzea, kontrazepzio-metodoak eta sexuarekin loturiko gaixotasunak ikusi dituztelarik. Anbulategian klasean ikasitakoa indartzeko aukera izan zuten, aurretik aipaturiko 3 profesionalen bidez.
Hona hemen irteerako argazki batzuk:

2013(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena
2012(e)ko abenduaren 20(a), osteguna
2012(e)ko azaroaren 19(a), astelehena
TEKNOLOGIA DBH 4 - 2. PROIEKTUA
Elektronikako bigarren proiektua egiten ari gara. Etxetxoan argirik ez dagoenean LED diodoa piztu behar da, argia dagoenean aldiz itzalita egongo da, bideo honetan argi ikusten da:
2012(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena
TEKNOLOGIA DBH 4-1.PROIEKTUA
DBH 4. mailako ikasleek teknologiako arloan egin dugun proiektua ikus dezakezue bideo honetan:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)