2013(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

 ANBULATEGIRA IRTEERA

Pasa den urtarrilaren 30 eta 31n DBH 3A eta 3B-ko ikasleak Gazteleku anbulategira joan ziren mediku, matrona eta sexologa batek emandako hitzaldira. Natur zientziak arloan "Giza ugalketa" gaia landu dute, anatomia, nerabezarako aldaketak, hilerokoa eta obulazioa, erditzea, kontrazepzio-metodoak eta sexuarekin loturiko gaixotasunak ikusi dituztelarik. Anbulategian klasean ikasitakoa indartzeko aukera izan zuten, aurretik aipaturiko 3 profesionalen bidez.

Hona hemen irteerako argazki  batzuk:




















2013(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

DBH 1. mailako ikasleek Natur zientziak arloan "Harriak eta mineralak" gaia gelan landu ondoren, laborategian aztertu zituzten beraien propietateak.

Hona hemen egindako saioaren argazki batzuk:










2012(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

2012(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

TEKNOLOGIA DBH 4 - 2. PROIEKTUA

Elektronikako bigarren proiektua egiten ari gara. Etxetxoan argirik ez dagoenean LED diodoa piztu behar da, argia dagoenean aldiz itzalita egongo da, bideo honetan argi ikusten da:


2012(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

2012(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

ZIENTZIA ASTEA

Datorren azaroaren 7tik - 11ra bitartean zientzia astea izango da hiru hiruburuetan. Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturik hainbat ekintza desberdin burutuko dira zintziarekin erlazionatuta. Norbaitek interesik badauka, jo dezala webgune honetara:

                  http://www.zientzia-astea.org/noticia/84

2012(e)ko irailaren 17(a), astelehena

BLOG BERRIA ABIAN!!

Blog honetan Artxandape Ikastolan zientzietako arloetan egindako esperimentu, proiektu, eta abarri buruzko informaizoa azalduko da.