2013(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

PRESIO ATMOSFERIKOA

Lehen mailako ikasleak natura arloan, presio atmosferikoa landu dute. Etxean, presioaren ondorioak aztertzeko esperientzia bat egitea bidali zitzaien.
Esperientzia egiteko , lehenengoz,  plastikozko botila baten  hiru laurdenak ur beroerekin bete behar zuten. Gero, jarri botila izotza duen ontzi batean, eta isuri ur hotza gainean.eta aztertu zer gertatzen zen.
Argazki hauek ikasle batek egin ditu bere etxean , eta ikusten den bezala, hoztean botilako airea uzkurtu, eta kanpoko presioak zapaldu egiten du botila. Harrigarria ezta!

2013(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

 ANBULATEGIRA IRTEERA

Pasa den urtarrilaren 30 eta 31n DBH 3A eta 3B-ko ikasleak Gazteleku anbulategira joan ziren mediku, matrona eta sexologa batek emandako hitzaldira. Natur zientziak arloan "Giza ugalketa" gaia landu dute, anatomia, nerabezarako aldaketak, hilerokoa eta obulazioa, erditzea, kontrazepzio-metodoak eta sexuarekin loturiko gaixotasunak ikusi dituztelarik. Anbulategian klasean ikasitakoa indartzeko aukera izan zuten, aurretik aipaturiko 3 profesionalen bidez.

Hona hemen irteerako argazki  batzuk:




















2013(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

DBH 1. mailako ikasleek Natur zientziak arloan "Harriak eta mineralak" gaia gelan landu ondoren, laborategian aztertu zituzten beraien propietateak.

Hona hemen egindako saioaren argazki batzuk:










2012(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

2012(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

TEKNOLOGIA DBH 4 - 2. PROIEKTUA

Elektronikako bigarren proiektua egiten ari gara. Etxetxoan argirik ez dagoenean LED diodoa piztu behar da, argia dagoenean aldiz itzalita egongo da, bideo honetan argi ikusten da:


2012(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

2012(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

ZIENTZIA ASTEA

Datorren azaroaren 7tik - 11ra bitartean zientzia astea izango da hiru hiruburuetan. Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturik hainbat ekintza desberdin burutuko dira zintziarekin erlazionatuta. Norbaitek interesik badauka, jo dezala webgune honetara:

                  http://www.zientzia-astea.org/noticia/84