Hemen dituzue DBH 3.mailako ikasleek laborategi teknikak arloan egin dituzten esperimentuak. Eman begirada bat, gustatuko zaizkizue.
ARTXANDAPE ZIENTZIAK
2018(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena
2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna
EURI AZIDOA!
DBH 1.mailako ikasleak, biologia-geologia arloan, atmosferaren kutsadura ikasten ari dira. Horren ondorioetako bat euri azidoa da, eta hau hobeto ulertzeko esperimentu bat egin dute laborategian.
Euri azidoa, azido nitrikoz eta azido sulfurikoz osatuta dagoen euria da. Ikasleek azido horiek erabili beharrean, ozpinak daukan azido azetikoa eta limoiak daukan azido zitrikoa erabili dute. Hauek prezipitazio ontzietara bota dituzte, eta jarraian klariona sartu dute. Klariona karbonatoz osatuta dagoenez, erreakzionatu eta desegin egin da. Honela ikus dezakegu euri azidoak fauna, flora eta eraikinetan daukan eragina.
Aipatu behar da 3. prezipitazio ontzi bat ere erabili dutela, urarekin bete dutena. Honek ez du inolako eraginik izan klarionarengan azidoa ez delako.
Hona hemen horren erakusle den bideoa:
2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena
Frankensteinen eskua!
DBH 3.mailako ikasleak, laborategi teknikak arloan, erreakzio kimikoak egiten ari dira. Oraingo honetan erreakzio kimiko baten bidez esku larru bat puztea lortu dute. Hona hemen egindakoaren adibidea:
Arrautza leherkorra!
DBH 3. mailako ikasleek, laborategi teknikak arloan, erreakzio kimikoak egiten ari dira. Kasu honetan, arrautzak lehertzea lortu dute. Hona hemen egindakoaren adibide bat:
Euri azidoaren simulazioa
DBH 1.mailako ikasleak, biologia-geologia arloan, atmosferaren kutsadura ikasten ari dira. Horren ondorio bat euri azidoa da, eta hau hobeto ulertzeko esperimentu bat egin dute laborategian.
Euri azidoa, azido nitrikoz eta azido sulfurikoz osatuta dago. Ikasleek azido horiek erabili beharrean, ozpinak daukan azido azetikoa eta limoiak daukan azido zitrikoa erabili dute. Bertara klariona bota dute eta erreakzio kimiko bat gertatu da klariona karbonatoz osatuta dagoelako. Uretara bota duten klarionari, berriz, ez zaio ezer gertatu. Era honetan ikus dezakete euri azidoak fauna, flora eta erakinetan daukan eragina.
Hona hemen egindakoaren bideo bat:
Euri azidoa, azido nitrikoz eta azido sulfurikoz osatuta dago. Ikasleek azido horiek erabili beharrean, ozpinak daukan azido azetikoa eta limoiak daukan azido zitrikoa erabili dute. Bertara klariona bota dute eta erreakzio kimiko bat gertatu da klariona karbonatoz osatuta dagoelako. Uretara bota duten klarionari, berriz, ez zaio ezer gertatu. Era honetan ikus dezakete euri azidoak fauna, flora eta erakinetan daukan eragina.
Hona hemen egindakoaren bideo bat:
2017(e)ko urtarrilaren 2(a), astelehena
KOLAZKO GEYSERRA!
DBH 3.mailako ikasleak, laborategi teknikak arloan, erreakzio kimikoak egiten ari dira. Hona hemen horren adibide bat:
2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena
FOTOTROPISMOA
DBH 3.mailako ikasleek, laborategi teknikak arloan, tropismoak eta nastiak landu dituzte. Kasu honetan tropismo bat frogatu dute, fototropismoa hain zuzen ere. Horretarako, zapata kutxa baten barruan babarrunak landatu dituzte, eta hainbat oztopo jarrri dizkiote argiari. Hona hemen irudiak:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)