2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

GATZA ETA FLOTABILITATEA

DBH 3.mailako ikasleak, laborategi teknikak arloan, disoluzioak egiten ari dira. Kasu honetan, disoluzio diluitu, kontzentratu eta ase bat egin dute. Ondoren, arrautza baten bidez, flotabilitatea neurtu dute. Hona hemn horren adibidea:


                                                               
                         
                                                     

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

NAHASTEN EZ DIREN LIKIDOAK

DBH 3. mailako ikasleek, laborategi teknikak arloan, espermentu bat burutu dute likido ezberdinekin. Eztia, olioa eta ura bota dituzte prezipitatu ontzi batera, guztien bolumena berbera izanik. Bolumen bera dutenez, masa handiena duen produktua behean geratu da, ertaina daukana erdian eta masa txikiena duena gainean. Era berean, bolumen bera dutenez, dentsitate handieneko produktua behera joan da, tartekoa erdian eta dentsitate txikienekoa gainaldean geratu da.



2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

LABORATEGIKO OINARRIZKO NEURKETAK!

DBH 3. mailako ikasleak, laborategi teknikak arloan, laborategian lan egiteko oinarrizko neurketak egiten hasi dira. Horretarako, material ezberdinen masa, bolumena eta dentsitatea kalkulatzen ibili dira. Hona hemen horren adibidea:





2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

ARRAUTZA LEHERKORRA!

DBH 3. mailako ikasleek, laborategi teknikak arloan, esperimentuak egiten jarraitzen dute. Oraingo honetan arrautza leherkorrak egin dituzte. Hona hemen horren adibidea:


2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

SOLIDOA EDO LIKIDOA DA?

DBH 3. mailan, laborategi teknikak arloan, esperimentuak egiten jarraitzen dute. Oraingo honetan, arto-irina eta ura nahastuta, era berezian jokatzen duen substantzia bat sortu dute. Hona hemen horren adibidea: 


2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

KOLORETAKO SUA!

DBH 3. mailako ikasleek, laborategi teknikak arloan, koloretako sua egin dute material desberdinak erabiliz. Hona hemen horren adibidea: