2013(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

 ANBULATEGIRA IRTEERA

Pasa den urtarrilaren 30 eta 31n DBH 3A eta 3B-ko ikasleak Gazteleku anbulategira joan ziren mediku, matrona eta sexologa batek emandako hitzaldira. Natur zientziak arloan "Giza ugalketa" gaia landu dute, anatomia, nerabezarako aldaketak, hilerokoa eta obulazioa, erditzea, kontrazepzio-metodoak eta sexuarekin loturiko gaixotasunak ikusi dituztelarik. Anbulategian klasean ikasitakoa indartzeko aukera izan zuten, aurretik aipaturiko 3 profesionalen bidez.

Hona hemen irteerako argazki  batzuk:




















2013(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

DBH 1. mailako ikasleek Natur zientziak arloan "Harriak eta mineralak" gaia gelan landu ondoren, laborategian aztertu zituzten beraien propietateak.

Hona hemen egindako saioaren argazki batzuk: